Politika

Gaur dira hogei urte ETAk Gregorio Ordoñez hil zuela

PPko zinegotziaren kontrako atentatua mugarri izan zen; kargudun politikoen kontrako ofentsibari ekin zion ETAk 1995ean.

Iaz Gregorio Ordoñezi eginiko omenaldia, Donostian. JUAN HERRERO / EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko urtarrilaren 23a
10:49
Entzun

Kargudun politikoen kontrako ofentsibaren lehen atentatua egin zuen gaur hogei urte ETAk: buruan tiroa jota hil zuen Donostiako alkateorde Gregorio Ordoñez Fenollar (Caracas, 1958 - Donostia, 1995). Donostiako La Cepa jatetxean Maria San Gil eta Enrique Villarrekin bazkaltzen ari zela hil zuten.

Ordoñezen hilketak astinaldia eragin zuen euskal gizartean eta politikagintzan. Donostiako orduko Herri Batasuneko zinegotzi Begoña Garmendiak gogor gaitzetsi zuen atentatua, eta protestak egin ziren atentatua salatzeko.

PPko zinegotzi eta legebiltzarkideak uko egina zion bizkarzainak edukitzeari.

Ika-mika senideen eta PPkoen artean

Atentatu haren 20. urteurrenean, PPk omenaldia egin zion atzo Madrilen Gregorio Ordoñez zenari. Besteak beste, han bildu ziren Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroa, Ana Botella Madrllgo alkatea eta Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea. Ordoñezen senitartekoek, ordea, ez zuten omenaldian parte hartu. Eta, gainera, PPren jarrera kritikatu dute. Euren ustez, ez dira behar adinako irmotasunarekin ari ETAren kontra.

Iaz ere agerian gelditu zen PPren barruan eta Ordoñezen senitartekoekin liskarrak zeudela

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.