Politika

Gaur dute epaiketa Etxaburuk eta Enparantzak Auzitegi Nazionalean

Jose Mari Sagardui 'Gatza' presoaren aldeko ekitaldian parte hartzeagatik "terrorismoa goratzea" leporatzen diete. Epaiketak zilegitasunik ez duelakoan, ez dute deklaratu nahi izan. Fiskalak 15 hilabeteko espetxea eskatu du haientzat. Gertakari berengatik urtarrilaren amaieran epaitu zituzten Arnaldo Otegi, Itziar Galardi eta Josune Irakulis.

2010eko otsailaren 17a
18:10
Entzun
Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza epaitzen ari dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean "terrorismoa goratzea" leporatuta. 2005an Zornotzan (Bizkaia) Jose Mari Sagardui Gatza presoaren aldeko ekitaldi batean parte hartu zutelako egozten diete delitu hori. Etxaburuk eta Enparantzak ez dute deklaratu nahi izan, auzitegiak zilegitasunik ez duela argudiatuta. Fiskaltzak 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du haientzat. Akusazioek, Ermuko Foroak eta Dignidad y Justiciak, lau urte eta erdi eta bost urte arteko espetxealdia eskatu dute. Defentsak, berriz, absoluzioa galdegin du.

Urtarrilaren amaieran epaitu behar zituzten Etxaburu eta Enparantza, ekitaldi berean parte hartu zuten Arnaldo Otegi, Itziar Galardi eta Josune Irakulisekin batera. Epaiketaren bezperan, ordea, Etxaburuk eta Enparantzak iragarri zuten ez zirela epaiketara joango, ez behintzat beren borondatez. Hurrengo egunean atxilotu egin zituzten, eta, esan bezala, gaur epaituko dituzte.

Gatzak 29 urte egin ditu espetxean, eta kartzelan urte gehien daraman euskal presoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.