Bi hilabete pasatxo igaro dira Remi Aiestaran ezker abertzaleko kide eta Villabonako (Gipuzkoa) alkateordea herriko festetako azken egunean Ertzaintzarekin "liskarra" izan eta bihotzekoak jota hil zela -uztailaren 31n zendu zen, eta Remi Gogoan taldeak omenaldia egin dio gaur, herrian bertan.
"Remi herri honen alde lanean ari zela hil zen eta horretan eman zuen bere azken hatsa", azaldu dute ekimeneko kideek. "Orain Villabonako herriak berriro Aiestarani esker ona eta maitasuna agertu nahi dizkio". Norbanako, talde, erakunde... guztiak gonbidatu dituzte omenaldian parte hartzera, "Remi gu guztiona da uztailaren 31z geroztik, ez baita hil gure bihotzetan".
Omenaldia 19:00etan hasi da, Errebote Plazan. Zanpantzarrak, bertsolariak, ohorezko agur dantza, Musika Eskolaren abestiak, danborrada... izan dira. Burgosen (Espainia) ikaskide izandakoek, unibertsitateko kideek eta Izquierda Castellanakoek ere ekitaldian parte hartu dute. Villabonako Udalak babesa eman du. Omenaldian pantaila handian Aiestaranen bizitzaren ibilbidea jaso duen proiekzioa eman dute.
politika
Gaur egin diote omenaldia Remi Aiestaran zenari Villabonan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu