Emakumeen aurkako indarkeria

Gaur elkarretaratzea Gasteizen, larunbateko hilketa salatzeko

2007ko ekainaren 4a
17:51
Entzun

Larunbatean Gasteizen gizonezko batek bere bikotekidea -emakumea- hil zuela-eta, labankadaka, hori salatzeko gaur 20:00etan hasita elkarretaratzea egingo dute, Ama Zuriaren Plazan. Emakumeen Munduko Martxak eta hainbat talde feministek deitu dute, hilketa ez ezik "indarkeria matxistak" eragindako indarkeria kasua salatzeko. Iazko abenduan epaileak babes neurriak ukatutako emakumea (Maria Asuncion Villalba, 35 urte) zen. Hainbat salaketa jarrita zituen bikotekidearen (42 urte) aurka, tratu txarrengatik. Salaketa horietako batean, babesa ere eskatu zion epaitegiari, baina honek uko egin zion babesa emateari. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, esan du emakumeak tratu txar psikologikoak salatu zituela 2006an, baina gero epailearen aurreko deklarazioan erretiratu egin zuela salaketa eta ez zuela babes eskaria berretsi. "Gasteizko Emakumearen kontrako Indarkeria lantzen duen Epaitegiaren jokabidea legeari lotutakoa eta biktimarekiko arduratsua izan da, eta ez da ikusten era arduragabean edo axolagabean jokatu duenik", adierazi du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak. Kasua artxibatu egin zuten ondoren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, berriz, hildako emakumeak maiz eman zion ezezkoa Ertzaintzak eskainitako laguntzari, kontaktu telefono erreserbatua izateari, eta ertzainek berari deitu eta nola zegoen galdetzeari.

Udala, herri akusazio

Gasteizko Udalak kasu honetan herri akusazio gisa aurkeztea erabaki du, "hiri osoaren kontra erasoa delako". Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du gaur goizean eta, erabaki hori hartzeaz gain, gertaera salatu dute. "Mina eta sumindura" agertu dute, bide batez. Bihar 11:30ean ezohiko udalbatzarra egingo dute, agiri instituzionala onartzeko. 12:00etarako, berriz, elkarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.