Politika

Gaur ere elkarretaratzeak egin dituzte bigarren guardia zibilaren heriotza dela-eta

Jaurlaritzaren arabera, "indarkeriak ez du ezer eraikitzen, ez du ezer justifikatzen". Yolanda Barcina Iruñeko alkateak EAE-ANVren jokabidea salatu du.

2007ko abenduaren 6a
19:04
Entzun
Fernando Trapero guardia zibila atzo hil zen -Capbretongo (Frantzia) larunbateko tiroketan Raul Centeno guardia zibila ere hil zen-, eta gaur ere elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian, heriotza salatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Bilbon izan dira, Foru Aldundiaren aurrean, eta han izan da, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakaria. Ana Agirre Industria sailburuak salatu egin du ETAren indarkeria. "Ez du ezer eraikitzen indarkeriak, ez du ezer justifikatzen, eta giza eskubideen defentsan ez dugu atzerapausorik emango".

Iruñeko elkarretaratzearen ondoren -udaletxe plazan egin dute-, Yolanda Barcina alkateak (UPN) EAE-ANVren jokabidea salatu du, azken honek bi zinegotziek tiroketa gaitzestu ez dutela-eta.

Rafa Larreina EAren antolakuntza idazkariak ETAri bere jarduera bukatzeko exijitu dio. "Bitartean, jakin behar du euskal independentista denok bere aurrean egongo garela".

Madrilen gaurko Espainiako Konstituzioaren aldeko ekitaldia prestatua zuten -gaur 29 urte onartu zuten Konstituzioa-, baina ez dute ospakizunik egin, guardia zibilen heriotzagatik. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak "elkar ulertze zintzoa" eskatu du ETAri aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.