Gaur, 13:00etan, Imanol Gomezen gorpua erraustu dute Donostiako Errekalde auzoko beilategian. Erraustu aurretik, ordu betez hilkutxa ikusteko aukera izan da. Kutxa gela batean zegoen, gainean ikurrina, arrano beltza, ETAko anagrama eta bere argazkia zituela. Erraustera eraman aurretik, agurra dantzatu diote, eta Eusko Gudariak abestu dute, han bildu direnek. Ezker abertzaleko ordezkaritza ere izan da, besteak beste, Batasuneko Arnaldo Otegi eta LABeko Rafa Diez izan dira.
Datorren igandean, errautsak zabalduko dituzte Donostiako Haizearen Orrazian, 13:00an.
Heriotza
Gaur erraustu dute Gomezen gorpua, Errekaldeko beilategian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu