BERRIA.INFOk gaur gauean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeeetako emaitzak emango ditu: EAE mailakoak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa lurraldetakoak, eta hiriburu, herri eta auzoetakoak. Albiste, argazki eta bideoen berri ere emango du, eta emaitzak jakin ondoren Martxelo Otamendi eta Pello Urzelairen bideo-analisiak ere plazaratzekoa da.
Emaitza guzti horiek hainbat grafikorekin lagunduko ditu, eta tartean izango da zenbaketak aurrera egin ahala Eusko Legebiltzarra nortzuek osatuko duten erakutsiko duena ere, momentuan momentukoa. Eusko Legebiltzarrerako bozen mapa interaktiboa ikusgai da dagoeneko webgunean.
Halaber, Hamaika TBk igande gauean 20:00-23:00 artean bozei buruz egingo duen telebista saioa BERRIA.INFOn zuzenean ikusi ahal izango da. Eta ondoren informazioaren interesaren arabera zuzeneko koneksioak egingo ditu EAJ eta EH Bilduk hauteskunde gaua ospatuko duten egoitzekin.
Astelehenean BERRIA egunkaria argitaratu egingo da, emaitzekin-eta zenbaki berezia osatuta. Asteartean, gainera, emaitzen balorazioa egiteko mahai-ingurua zuzenduko du Pello Urzelai kazetariak 12:00etan Eider Alkorta, Koldo Ordozgoiti eta Igor Ortegarekin.
Jarraipen handia
BERRIA Taldea jarraipen handia ari da egiten hauteskundeei, bai paperean eta bai Interneten.
- Egunkarian kanpainan zehar, eguneroko albisteez gain, analisiak eta iritziak argitaratu dituzte, hautagaien elkarrizketak...
- BERRIA.INFOn eguneko jarraipena, eragileek lehendakarigaiei egindako bideo eskaerak, elkarrizketa digitalak, bestelako bideoak, argazki bilduma... Bozetako eduki guztia webgune berezi batean biltzen ari da.
- BERRIAk kanpainan zehar hiru mahai-inguru antolatu: euskara eta normalizazio politika, ekonomia eta krisia, eta subiranotasunari buruzkoak. Hauteskundeen ondoren egingo du laugarrena, emaitzen balorazioaz. Mahai-inguru denak: paperean, sarean eta bideoan.
- Berriketan.info-n hauteskundeei buruzko atal bat zabalik da, eta hautagai batzuek euren atala ere badute: Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Maribi Ugarteburu (EH Bildu), Goizane Alvarez (PSE-EE) eta Laura Garridok (PP).
- Hitzek ere igande gauean bozen berri emango dute.