Hegazti gripea

Gaur goizean bidali dute Madrilgo erreferentzia laborategira Mendillorrin hilda aurkitutako ahatea

Larunbatean Iruñeko Mendillorri auzoan hilda aurkitutako ahatea gaur goizean bidali dute Madrilgo Algeteko laborategira, Espainiako Estatuan hegazti gripea aztertzeko erreferentziako laborategira. Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, ahate hori ez da migrazioan etorritakoa, eta, ondorioz, hegazti gripea edukitzeko aukera txikia du. Horregatik ez ei dute gaur arte bidali laborategira.

2006ko otsailaren 20a
11:24
Entzun
Nolanahi ere, ahatea hilda aurkitu eta segituan hegazti gripeari aurre egiteko protokoloa jarri zutela martxan nabarmendu du Nafarroako Gobernuak, duela urtebete protokolo hori onartu zenetik etxaldeetako hegaztiekin zenbait alditan egin duten bezala. Protokoloa aplikatu arren, orain arte hegazti griperik ez dutela inoiz atzeman nabarmendu dute iturri horiek.

Mendillorriko ahatea aintzira birpopulatzeko eramandakoetako bat zen, eta ez migrazioan iritsitakoa. Ondorioz, hegazti gripea edukitzeko arriskua oso txikia dela uste du Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.