garraioa

Gaur hasi dira Gipuzkoan Mugi txartela erabiltzen

Garraio publiko gehienetan erabili ahal izango dute txartel berria. Renfeko aldiriko trenetan, ordea, ez.

2013ko martxoaren 4a
14:37
Entzun

Bart gauerditik erabilgarri dago Gipuzkoako garraio publiko ugaritan erabiltzeko Mugi txartela.  Donostiako, Errenteriako, Irungo, Hernaniko, Arrasateko eta Oiartzungo autobus zerbitzuetan erabili ahal izango dute txartela, eta baita orain arte Lurraldebus txartelarekin ordain zitezkeen herrien arteko autobusetan. Euskotrenen ere ezarri dute Mugi txartelaz pagatzeko modua. Renfeko aldiriko trenetan bidaiatzeko ere erabil daiteke txartel berria, nahiz eta ez den deskonturik egingo.

Izan ere, erabileraren araberako deskontuak ezarriko dituzte. Hilean bidai batetik hogeira bitartean egiten dituztenek %45eko deskontua izango dute; 21-50 bidai egiten dituztenek, %56; hilean 50 bidaitik gora egiten dituztenek, berriz, %90eko deskontua izango dute. Horrela, garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak sarituko dituzte.

Mugi txartelaren 15.000 eskari baino gehiago jaso dituzte.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.