Sasoi aldaketak, denboraldi bukaerak eta produktuen likidazioak ekartzen diru merkealdiak. Hori dela eta, Euskal Herriko Kontsumitzaileen elkarteak "gogoan izateko" hainbat ohar kaleratu ditu. EKAren arabera, merkeago saltzen den produktuak kalitate eta etiketa inguruko arau guztiak bete behar ditu, eta merkealdietan hondatuta erosten diren produktuekin erreklamazio-bide berberak erabiltzeko eskubidea dagoela gogorarazten du.
Hala, produktua hondatuta egonez gero edo beste edozein akatsik izanez gero, saltzaileak produktua aldatzeko betebeharra duela dio EKAk, eta zenbait saltokitan produktua itzultzeko aukera ematen dutela produktua ondo egon arren.Ordaintzeko garaian kreditu-txartelarekin ordaintzeko aukera dagoela diote, inolako errekargurik gabe, eta ordaindu beharreko prezioa argi eta garbi azaldu behar dela, prezio zaharra eta berria alderatu ahal izateko.
Merkealdiak
Gaur hasi dira Hego Euskal Herrian udako merkealdiak
Gaur abiatu dira Hego Euskal Herriko denda eta gune komertzialetan udako merkealdiak. Astebete gutxienez eta bi hilabete gehienez iraun dezakete udako merkealdiek, irailaren 30a arte, hain zuzen ere. Euskal Herriko kontsumitzaileen elkarteak erostunek hainbat eskubide dituztela gogorarazten du, dendariek bete beharra dauzkatenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu