Gaur hasi dute Valtierrako hilketari buruzko epaiketa

Bi gazte hil egin zituzten eta ustez hilketaren zioa droga trafikoa izan zen.

2007ko urtarrilaren 9a
16:03
Entzun
Gaur hasi dute Nafarroako Auzitegi Probintzialean, Valtierran bi gazteren hilketa egiteaz leporatuta hamabost lagunen kontrako ahozko epaiketa. Hilketa 2002ko azaroaren 17an gertatu zen. Pablo Castillejo Resa eta Luis Perez Sanchez izan ziren hildakoak eta ustez hilketaren zioa droga trafikoa izan zen.

Hain zuzen, Jose Sanchez Uruñuela eta Francisco Javier Peralta Dolsa dira gazteak hiltzeaz akusatuta daudenak, eta fiskalak haientzat 42 eta 36 urteko kartzela zigorra eskatzen du hurrenez hurren. Fiskalak esan du tiroz hil zituztela.

Denera akusatuak hamabost badira ere, gaur epaitegira hamahiru azaldu dira, besteak biak alde eginda daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.