Motxila eta lo zakua bizkarrean, gitarra besapean, edarien hozkailua esku batean eta oihal etxea bestean, denak batean hasi dira gaur ailegatzen. Jaialdiak ez du kontsumitzaile hutsik nahi, jaialdi alternatiboa da hau, elkartasunarena; denek parte hartu behar dute honen bizian, bezeroek aktiboak izan beharko dute. Nahi duten moduan, erraz aurkituko dute zerbait egiteko, sudur punta oihal-etxoletatik ateraz gero.
Informazio gehiago webgune honetan:www.festival-ehz.com
Kultura
Gaur hasiko da Euskal Herria Zuzenean jaialdia eta igandera arte iraungo du
Herrien eurock-a World Company-aren kontra lelopean, gaur hasi eta igandera arte ospatuko da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia Mendiko Landan (Zuberoa). Aurtengoa 11. jaialdia izango da eta milaka lagun espero dituzte hiru egunetan zehar. Iaz 20.000 lagun inguru bertaratu ziren. Txangoa errepikatu nahi dutenek edota lehen aldiz ezagutu nahi dutenek denetarik topatuko dute Mendiko Lansan: Euskal Herritik zuzenean, mila laguntzaile, berrogei elkarte, hogeita bost musika talde eta hiru antzerki konpainia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu