2009ko uztailaren 10ean hil zen Daniel Jimeno, Iruñeko entzierroak utzi duen azken hildakoa. Berarekin batera, entzierroan hildakoak gogoratu ditu Iruñeko Udalak gaur goizean, 07:30ean, gaurko entzierroa hasi aurretik.
Hildakoaren aita izan da omenaldian Enrique Maia Iruñeko alkatearekin. Lore sorta bat utzi dute entzierroaren Telefonicako zatian, gaztea hil zen tokian.
Madrildarra zen Jimeno, eta ohikoa zen Iruñeko entzierroetan. Capuchino izeneko zezenak hl zuen, lepoan adarkada emanda.