Oiartzuar abeslari ezaguna gazterik hasi zen kantatzen. Euskarazko kantu ugari sortu zuen 60ko eta 70eko hamarkadetan, baina orain ere jendeak gogoan ditu bere abestietako batzuk: 'Hiltzaile bat bezela' eta 'Ez, ez dut nahi', adibidez. Azken urteetan oso agerraldi gutxi egin zituen jendaurrean, azkenekoa Pello Zubiriaren omenez eginiko saioan.
Ez Dok Amairuko kidea izan zen Lekuona beste hainbat pertsona ezagunekin batera: Mikel Laboa, Lourdes Iriondo eta Josanton Artze esaterako. Azken poeta honen ustez,pertsona alaia, animo handikoa zen, eta halaxe topatu zuen ikusi zuen azken aldian.
Julen Lekuonaren heriotza
Gaur izango dira Lekuonaren aldeko hileta elizkizunak Oiartzunen
Julen Lekuona kantari eta musikagilearen aldeko hileta elizkizunak arratsaldeko zazpietan izango dira Oiartzungo San Esteban elizan (Gipuzkoa). Gaur goizeko hamaiketan lurperatu dute larunbatean hil zen euskal kantari ezaguna. 65 urterekin zendu da; zangoetako tronbosiagatik Donostiako Poliklinikan zegoen ingresaturik, baina, hala ere, bere heriotzak ezustean harrapatu ditu bere ingurukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu