Iñaki Garcia donostiarra desagertuta dago larunbataz geroztik. Lagun batzuekin afaldu zuen Astigarragako (Gipuzkoa) sagardotegi batean, eta horren ostean, beste lagun batekin elkartu zen. Gauerdira arte egon zen azken horrekin, eta horren ostean herriko beste zenbait lekuetan ere ikusi zuten.
Astelehenean, lanera joan ez zela ikusita, gurasoek salatu zuten semearen desagerketa. Orduz geroztik ari da Ertzaintza gaztearen bila, baina momentuz, ez dute Garciaren berririk. Urumea ibaian bilatzen hasi dira, eta goizean ere hori arakatuko dute.