Barruti judizialetan aldaketak ekarriko dituzten bulego judizialak gaur hasiko dira lanean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Irungo, Azpeitiko, Eibarko, Amurrioko eta Getxoko barruti judizialak izango dira ezartzen aurrenak. Helburu nagusia epailearen lana erraztu, eta epaitutakoa gauzatzeko prozesua erraztea da. Horretarako, besteren artean, idazkari judizialek ardura berriak izango dituzte.
Orain arte Irungo eta Getxoko barrutietan egon dira martxan halako bulegoak, proba gisa. Datorren urtean Tolosako, Bergarako, Durangoko, Gernika-Lumoko, Balmasedako eta Gasteizkobarrutietan jarriko dituzte. 2012an Donostiaren eta Barakaldoren txanda izango da. Bulego judiziala izango duen azken barrutia Bilbo izango da, 2013an.
Epaitegietako lana erraztearekin batera, bulego berrien eginkizun nagusietakoa barruti judizialen lana bateratzea da, horretarako jarduera prozesu bat eta protokolo batzuk zehaztuz.
Horrekin batera, auzibide zerbitzu bateratu batzuk sortu nahi dituzte, bai justizia alorreko profesionalei zein herritarrei laguntzeko. Hala, epaitegien tamaina txikitu egingo da, zerbitzu horietara pasatuko baitira baliabide liberatu guztiak.
Gainera, terminologia aldaketak izango dira. Epaitegi terminoa kendu, eta zuzeneko laguntza emateko unitate prozesala terminoa erabiltzen hasiko dira.
Cintoren izendapena, gaur
Eusko Jaurlaritzak gaur izendatuko du Maria Victoria Cinto magistratua Justizia sailburuorde. Cinto Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko presidente izan zen, etaJose Manuel Finezen lekua hartuko du. Finez bihotzekoak jota hil zen orain egun batzuk.
Gaur jarriko dira martxan bulego judizial berriak EAEko epaitegietan
Justizia Sailaren xedea barruti judizialen lana bateratzea da, eta epaitegietako lana erraztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu