Politika

Gaur zabaldu dute Barajasen T4ko aparkalekua, berrituta

ETAk suntsituta utzi zuen abenduaren 30eko atentatuan. Madrilgo aireportuko lanek 24,5 milioi euroko aurrekontua izan dute.

2007ko irailaren 20a
16:26
Entzun
ETAk atentatua egin zuen abenduaren 30ean Madrilen, Barajas aireportuko T4 terminalean D moduloko aparkalekuan bonba-furgoneta bidez, eta, bi lagun hiltzeaz gain (Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio Ekuadorko bizilagunak), lekua bera suntsituta utzi zuen.

Zortzi hilabete eta erdi pasatu dira harrezkero, eta gaur zabaldu dute aparkalekua, berrikuntza lanak egin ondotik. Magdalena Alvarez Espainiako Gobernuaren Sustapen ministroak burutu du inaugurazioa, eta bi hildakoak gogoan izan ditu. "Aparkalekua berritu dugu, baina Alonso eta Estacio ez ditugu gure artean". Haien omenez, aparkalekuko bi toki ezingo dira erabili; hain zuzen, bien autoak zeuden lekuak.

Lanek 24,5 milioi euroko aurrekontua izan dute, eta aurreikusitako epean bukatu dituzte. Bi mila aparkaleku egokitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.