Gaurko deitutako martxa bertan behera utzi ditu Caprilesek

Zazpi pertsona hil dira Venezuelan hauteskundeak egin zituztenetik, eta Madurok Caprilesi egotzi dio istiluak sortzea.  Bideoa (Jose Alejandro Farrera): Caprilesen aldekoak Barcelona hirian. [Youtube]http://youtu.be/q_rAHSeNQGY[/Youtube]

2013ko apirilaren 17a
08:53
Entzun

Henrique Capriles Venezuelako MUD Batasun Demokratikoko Mahaiko hautagaiak uste du hauteskundeetan salatu dituen irregulartasunek milioi bat boto baino gehiagori eragiten diela. Horrela, Nicolas Maduroren garaipena aitortu gabe jarraitzen du boto guztiak eskuz zenbatzen ez dituzten artean.

7.505.338 boto eskuratu zituen Madurok (%50.66) eta 7.270.403 (%49,07) Caprilesek, Venezuelako Hauteskunde Batzordeak jakinarazi zuenez.

Istiluak izan dira azken orduetan, eta zazpi hildako eta 61 zauritu izan dira, gutxienez, bozak eta gero; gobernuak oposizioari leporatu dizkio. Maduroren ustez, gorrotoa mugiarazten ari dira oposizioko liderrak, Capriles bereziki, eta lasaitasunerako deia egin du. Estatu kolpe saiakeraz hitz egin du, ordea, eta jakinarazi du presidentea bota nahi badute aurre egingo diela.

Caprilesen aldekoak heltzeak jotzen aritu dira bart gauean zehar, protesta gisara. Gaurko Hauteskunde Batzordearen aurrean deitutako manifestazioa, berriz, bertan behera utzi du Caprilesek, eta heltzeak jotzen jarraitzeko eskatu die bere jarraitzeaileei.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.