zirkulazioa

Gaurtik aurrera haurrek ezingo dute autoaren aurreko eserlekuetan bidaiatu

Espainiako Gobernuaren dekretua jada indarrean da Hego Euskal Herrian. Haurrak eramateko jarlekuak atzeko eserlekuetan ezarri beharko dira, eta 1,35 metro luze baino gutxiago diren haurrek ezingo dute gidariaren ondoko eserlekuetan bidaiatu. 

Guraso bat haur bat autoko jarlekuan lotzen. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 1a
07:27
Entzun

Hilaren lehenarekin batera indarrean jarri da Hego Euskal Herrian haurren segurtasunerako zirkulazioaren gaineko dekretu berria. Zehazki, autoetan non eseri eta nola arautzen du dekretuak. Hala, haurrak eramateko jarlekuak atzeko eserluetan ezarri beharko dira, eta 1,35 metro luze baino gutxiago diren haurrek ezingo dute gidariaren ondoko eserlekuetan bidaiatu —Ipar Euskal Herrian 10 urtetik gorako haurrei baimentzen diete aurreko eserlekuetan bidaiatzea—.

Hala ere, salbuespen batzuk egin dituzte dekretuan. Esaterako, taxiek ez dute zertan haurrentzako jarlekurik izan hiri barruan ibiltzeko. Halaber, bi eserleku soilik dituzten autoetan joan ahal izango dute haurrek aurreko eserlekuan. Atzeko eserleku guztietan haurrak badoaz, utziko diete aurrekoetan esertzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.