Gaurtik aurrera argi gutxiago izango dira piztuta Nafarroako errepideetako tuneletan. Nafarroako Gobernuak energia aurrezteko hartu du erabakia, eta batik bat tunelerako sarrerako eta irteerarako argiei eragingo die, bigarren kasu horretan tunela bi norabidetakoa baldin bada. Iruñeko ekialdeko sahiesbidean ere argi gutxiago piztuko dituzte.
Neurri horrekin urtean 333.000 euro aurreztea espero du Gobernuak urtean, 2.091.000 kilowatio gutxiago gastatuko direlako. Guztira, 1.523 argi itzaliko dira tueneletan, eta 202 Iruñeko ekialdeko saihesbidean. Neurriak ez die eragingo, ordea, Belate, Almandotz, Bera eta Sunbillako tunelei.