BEROALDIAREN KONTRAKO NEURRIAK

Gautropikalaren arriskuak

2005eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Beroaldiari lotuta, gau tropikalaren fenomenoa bereziki arriskutsua da gizakion osasunerako, adituen arabera. 2003. urteko beroaldian gertatu zen horrelakorik, hain zuzen ere. Egunez izandako tenperatura altuak apenas egiten duen behera gauez. Ohean etzanda, gure gorputzak berez sortzen duen beroak hamar-hamaika gradu inguru igotzen du giroko tenperatura. Ezinegona da nagusi egoera horretan. Gorputzak, gainera, ez du atsedenik hartzen halakoetan. Gauez tenperaturak behera eginez gero, berriz, gure gorputzak badu atseden hartzeko eta suspertzeko aukera. Halakorik ez zen gertatu, ordea, duela bi urteko udan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.