ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Iñigo Urkullu

"Gauza batzuk ez ditugu behar beste ondo egin, baina 30 urteko agintearen bueltan, euskal gizartearen garapena begibistakoa da"

EAJko presidente Iñigo Urkullurekin egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk bihar.

2009ko otsailaren 7a
13:56
Entzun
"Gauza batzuk ez ditugu behar beste ondo egin, baina 30 urteko agintearen bueltan, euskal gizartearen garapena begibistakoa da", horrela laburbildu du Eusko Alderdi Jeltzaleko presidente Iñigo Urkulluk bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan agintean egin duen ibilbidea. BERRIAk bihar paperezko edizioan kaleratuko duen elkarrizketan luze eta zabal mintzatzen da horretaz.

Gai ugari izan du hizpide Urkulluk elkarrizketan; hala-nola bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan eginiko ibilbide eta ekarpena, alderdi barruan Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin izandako tirabirak, martxoaren 1eko hauteskundeak, ezker abertzaleko talde eta hautagaitzak legez kanporatzeko ekimenak...

Hain zuzen ere, legez kanporatzeen gainean "oso salakorrak" direla nabarmendu du EAJko buruak. "EAJko presidente gisa argi esaten dut, guk nahiago genuke sentsibilitate ideologiko guztiek aukera izango balute hauteskundeetan egoteko eta herritarrek erabakiko balute bakoitzak zer ordezkaritza maila izan behar duen. Alderdien Legeak helburu gisa izan bazuen antiterrorista delako itun hartan eragin bat izatea bakea lortzeko, zazpi urte igaro dira eta gaude gauden bezala. Nire ustez, beste helburu bat zuten Alderdien Legearekin: euskal gizartearen ordezkaritzaren argazkia aldatua izan dadila".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.