«Gauzak euskaraz egin nahi nituzke, baina ezinezko zait»

Maritorena eta Petriati, atzo. IDOIA ZABALETA / ARP.
2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Euskaraz bizitzeko dituen oztopoen berri zuzenean eman zuen atzo Xabier Maritorenak, Behatokiaren urteko txostenaren aurkezpeneko agerraldian, Iruñean. «Gauzak euskaraz egin nahiko nituzke, baina ezinezko zait», esan zuen. Eguneroko zereginetan ditu trabak: «Karriken izenak ez daude euskaraz; autobusak nora doazen ez dago euskaraz; lanean erdal hiztunak daudenez, gaztelaniaz egin behar izaten dugu...». Behatokira jo izan du horrelako egoerak salatzera. «Argi dut eragitea lortzen dela horrela». Adibide bat jarri zuen, gainera: Iruñeko autobusen geltokietan behin-behineko oharrak gaztelaniaz soilik jartzen zituzten. Behatokia bitarteko zela kexatu zen, eta euskaraz idazten dituzte orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.