gizartea

Gay eta lesbianentzako ezkontza eta adopzio eskubidea aldarrikatu dute Baionan mila lagunek

Frantziako Legebiltzarreko diputatuak asteartean hasiko dira eztabaidatzen ezkontza legea.

Nora Arbelbide Lete.
2013ko urtarrilaren 26a
14:43
Entzun

Mila lagunetik gora bildu dira larunbat goiz honetan Baionako karriketan, gay eta lesbianentzako ezkontza eta adopzio eskubidea aldarrikatzeko. Pozik agertu dira antolatzaileak, alde bozkatuko duten diputatuen sostenguz besta giroko hitzordu hori iragaiteagatik.

Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteek, talde feministek, alderdi politikoek, talde antifaxistek zein giza eskubideen aldeko egiturek dute protestarekin bat egin. 

Sylvaine Alaux eta Colette Capdevielle PSko diputatuek manifestaldian parte hartu dute. Nehoiz baino  "ihardukitzaile eta deliberatua" dela azaldu du Alauxk, Frantziako Legebiltzarrean borroka luzea eta zaila izanen dela jabeturik, 5.300 lege gehigarri pausatuak baititu oposizioak. Diputatuak asteartean hasiko dira eztabaidatzen ezkontza legea.

Medikalki lagundu sortzea ez da lege horretan sartzen. Martxoaren 27an familiari buruzko lege bat dute aurkeztekoa, eta izatekotan, horren barnean sartuko litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.