Gazta zati bat izenburuko dokumentala Katalunian estreinatuko dute larunbat honetan. Jon Maiaren gidaritzapean Nazioen Mundua herri mugimenduak ekoitzitako dokumentala Ipar Kataluniako Prada de Conflet herrian eskainiko dute, larunbatean, 23:00etan. Kataluniako Udako Unibertsitatearen ekinaldiaren barruan emango dute dokumentala. Izan ere, Kataluniako Udako Unibertsitateak (UCE) eta Independentziarako Europako Elkarteak (EPI) elkarlanean antolatutako jardunaldiaren egitarauaren parte izango da. Dokumentalaren aurkezpena egiteko, Angel Oiarbide eta Garbiñe Zurutuza Nazioen Mundua herri mugimenduko kideek parte hartuko dute ekitaldian.
Jardunaldia independentzia prozesuei buruzkoa izango da. Bertan, batetik, Eskoziako kasua aztertuko dute, SNP alderdiko, ikasleen elkarteko eta YES kanpainako ordezkarien eskutik. Bestetik, udalen eginkizuna independentzia prozesuetan aztertuko dute. Bigarren atal horretan, igandean, Karmelo Landak parte hartuko du, CUP, ERC eta CIUko alkate batzuekin batera. Flandriako mugimenduko ordezkari Steven Vergauwenek eta Toni Alba antzerki aktore eta zuzendariak ere parte hartuko dute.
'Gazta zati bat' dokumentala Katalunian estreinatuko da larunbatean
Kataluniako Udako Unibertsitateak eskainiko du, independentziari buruzko jardunaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu