Jose Inaxio Gaztañaga Gazta preso ohi arrasatearrari datorren ostiralean egingo diote ongietorria sorterrian. 24 urte eman ditu espetxean. 1988an espetxeratu zuten, eta 2006tik egon behar zuen aske, Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ezarri izan ez balio. Duela bi aste, baina, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin zuen presoak Parot doktrinaren aurka ezarrita zeukan babes helegitea, eta aske utzi zuen.
Gazta libre utzi dutela ospatuko dute haren senide eta lagunek ostiralean, eta harrera egingo diote Arrasaten. Jakinarazi dutenez, presoa herrira itzuliko dela ospatzeko, egitarau bat prestatu dute. Besteak beste, herrian antolatu duten afarian parte hartzeko deia egin dute.
Gaztari ostiralean egingo diote ongietorria, Arrasaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu