Euskara

Gazte Abertzaleek eta EH Bilduk bat egin dute larunbateko manifestazioarekin

Nafarroako Gobernuak "mutu" nahi dituela salatzeko egin zuten deialdia hainbat euskaltzalek.

2014ko martxoaren 18a
16:16
Entzun

EH Bildu larunbateko manifestazioan izango da, euskal komunitateak kaleratutako manifestuaren bidetik, "euskararen alde egiteko, euskararen aurkako erasoak salatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko". Euskal hiztunak baztertuak dira Nafarroan "egunero", eta koalizioak salatu du bazterketa horrek Euskararen Legean duela oinarrian. "Garaia da euskara nafarron berezko hizkuntza dela onartu eta, beraz, euskarari lehentasuna emanen dion hizkuntza politika berria indarrean jartzeko".

Andres Leonard Gazte Abertzaleen Nafarroako koordinatzaileak dei egin dio euskal gazteriari bertan parte har dezan: "Nafarroak ozen esan du behin eta berriro euskararen normalizazioa nahi eta behar duela. Euskaraz bizitzeko aukera nahi dugu, era normal batean. Beraz, Nafarroako Gobernuari hori ahalbidetzeko exijitzen diogu, herri baten eskubideak bortxatzeari utz diezaion".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.