gertakaria
Gazte bat atxilotu dute bere gurasoak eta anaia erasotu eta mehatxatu dituelakoan
Bergaran 20 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bere gurasoei eta anaiari eraso eta mehatxu egin dielakoan atxilotu dute gaztea. Ustezko erasotzailearen anaiak hots egin dio Ertzaintzari, goizaldean, bere anaia familiakoei eraso egiten ari zela esanez. Ertzaintza iritsi zenean, mutila bere logelan zegoela esan zien gurasoek ertzainei, eta haiek gaztea atxilotu egin zuten.
Antza denez, Ertzaitzak labana bat aurkitu du mutilaren logelan. Ustez, labana harekin egin zien eraso gurasoei eta anaiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu