Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Bilbon emaztea jotzeagatik
Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu zuen, atzo, ustez emaztea jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gazteak kolpeak eman zizkion aurpegian eta buruan bere emazteari. Emakumeak 19:50 inguruan ertzaintzari dei egin zion atzo senarrak jo egin zuela salatzeko.
Ertzaintzainak emakumeak esandako lekura iritsi zirenean emakumearekin egin zuten topo. Emakumeak azaldu zien, senarrak iletik tira egin ziola eta behin eta berriz jo zuela. Erasotzailea etxen zegoen semearen alboan. Gizonak onartu egin zuen eztabaida izan zuela emaztearekin, baina ukatu egin zuen jo egin zuenik. Ertzainek atxilotu egin zuten 26 urteko gaztea ustezko tratu txarrak leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu