Zenbait adingaberen aurrean genitalak erakusten ari zela esanez deitu zioten Ertzaintzari atzo, eta exhibizionismoagatik atxilotu zuten. Polizia etxera eraman zuten, eta, Ertzaintzaren arabera, gaztea bat zetorren aurrez parke horretan bertan salatutako sexu eraso baten egilearen deskribapenarekin.
Hori dela eta, exhibizionismoa eta sexu erasoa leporatu dizkiote.