29 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo Getxon, adingabeen aurrean masturbatzea leporatuta.
Getxoko Ereaga hondartzan gertatu zen, partikular batek Ertzaintzari deitu zion, gizon bat adingabeen aurrean masturbatzen ari zelako.
Ertzainek gizona eta berarekin zegoen lagun bat identifikatu zituzten, eta salatu zutena atxilotuta eraman zuten, askatasun sexualaren aurka egitea egotzita.
Gizona Getxoko Auzitegiaren esku dago orain.