Atxiloketa

Gazte bat atxilotu dute Mungian, EAJ eta PSOEren aurkako pintadak egitea egotzita

21 urteko neska da atzeman dutena. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Mungiako udaltzainek eman diete abisua ertzainei. Jeltzaleei "morroi" eta "diruzale" deitu diete pintadetan, eta sozialistei "faxista".

2009ko ekainaren 26a
12:27
Entzun
Ertzaintzak 21 urteko neska bat atzeman du bart Mungian (Bizkaia), gaur bertan EAJren eta PSOEen aurkako pintadak egin dituelakoan burua estalita zeukaten kide batzuekin.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Mungiako udaltzainek eman diete abisua ertzainei, goizeko ordubatak aldera lagun batzuk Lauaxeta kalean margoketak egiten ari zirela-eta. Ertzainek ondoko kalean ikusi ditu burua estalita zutenak, horiek ihes egiten saiatu dira baina poliziek bat harrapatu egin dute.



Ertzaintzaren arabera, EAJri "morroi" eta "diruzale" deitu diete pintadetan, eta PSOEri "faxista".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.