Nafarroako Foruzaingoak 23 urteko gazte bat atxilo hartu du Arbizun (Nafarroa), industrialde bateko lokal batean 400 marihuana landare izatea leporatuta. Kalamu landareak hazteko egokitutako gelak eta tresna anitz atzeman dizkio fozuzaingoak. Osasun publikoaren aurkako delitu bat eta argindarrean 5.000 euroko iruzurra egitea egotzi diote. Saltzeko prestatuta zeuden marihuana ugari aurkitu dituzte poliziek. Gaztea epailearen aurrera eramango dute datozen orduetan, deklara dezan.
Gizartea
Gazte bat atzeman dute Arbizun, 400 kalamu landare edukitzea leporatuta
Industrialde bateko lokal batean zituen. Atxilotuak 23 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu