Guardia Zibilak, Ertzaintzarekin elkarlanean, gazte bat atxilotu du gaur Iturenen, 2008ko irailaren 29an Donostian autobus bat erre zuelakoan. Iriñagako baserri batean egin dute atxiloketa, 1:45ean. 5:30ak arte egon dira han poliziak, miaketa lanetan.
Donostiarra da atxilotutakoa -L.B.G.-, eta 27 urte ditu.
Gipuzkoako hiriburuan etxe bat ere miatu dute, Añorga auzoan, eta polizia iturriek diote operazioa zabalik dagoela. Izan ere, autobusaren aurkako erasoan beste lagun batzuek ere parte hartu zuten, iturrion arabera, eta haiek atzeman nahian dabiltzala agertu dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du gaurko operazioa.
atxiloketa
Gazte bat atzeman dute Iturenen, kale erasoekin lotuta
27 urteko donostiarra da atxilotutakoa. 2008an Donostian autobus bat erre zuela egozten diote. Etxe bat miatu dute Gipuzkoako hiriburuan, Añorgan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu