Bestak

Gazte bat hil da Baionan, laugarren solairutik erori ondotik

Goizeko lauretan izan du ezbeharra, bestatik erretiratzear zela; eskaileratatik lagun baten etxera leihotik sartu nahi zuen.

2007ko abuztuaren 4a
13:29
Entzun
20 urteko mutil bat hil da gaur goizean Baionan, Pontrique karrikan, laugarren solairutik erorita. Bestan ibiltzetik etxean sartzear zela izan du istripua. Lagun bat eta biak goizeko lauretan bien lagun baten etxera joan dira baina, giltzarik ez zutela-eta, eskaileratatik etxean leihotik sartu nahi izan dute. Laguna saiatu da lehendabizi, eta lortu du helburua. 20 urteko mutil hark ez, ordea, behera erori baita, patiora. Kolpeen ondorioz zendu da.

Etxeko jabeak zeuzkan giltzak, eta gaztea jausi eta berehala iritsi da behebarrura. Laguna hilda ikusi du. Lot et Garonne (Frantzia) eskualdekoa da hildakoa.

Baiona Ttipian dago Pontrique karrika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.