Istripua

Gazte bat hil da bart auto istripuan, Lantzen

Kamioi batekin talka egin du, Iruñea-Behobia errepideko 22. kilometroan. Irurtzundarra da hildakoa.

2007ko maiatzaren 4a
19:46
Entzun
Irurtzungo (Nafarroa) 25 urteko gizonezko bat bat hil da bart auto istripuan Lantzen (Nafarroa), Iruñea-Behobia errepideko 22. kilometroan, kamioi batekin talka egitean. 23:05ean izan zen ezbeharra.

Irurtzundarra bakarrik zihoan autoan. Kamioian, berriz, gidariaz gain (R.M.G., 47 urte), haren emaztea (M.A.M.J., 43 urte), eta 15 eta 10 urteko seme-alabak zihoazen. Zauritu egin ziren, eta erietxe batera eraman zituzten.

Nafarroako foruzaingoak esan duenez, oraingoz ez dakite zer dela-eta egin zuten talka bi ibilgailuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.