Errepideak

Gazte bat hil da goizealdean Ostizen izan den istripuan

2006ko urriaren 13a
17:43
Entzun
Goizaldean, N-121-A errepidean istripua izan da Ostiz (Nafarroa) parean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute elkar eta istripuaren ondorioz 21 urteko Etsaingo (Nafarroa) mutil gazte bat hil da. Gaztearen autoak furgoneta batekin izan du istripua. Baternaingo (Zizur, Nafarroa) 32 urteko emakumeak gidatzen zuen furgoneta eta Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman dute zauri arinekin.

Ostiz parean izan da istripua, N-121-A errepideko 13,4 kilometroan. M.I.P Etsaingo 21 urteko gaztea Iruñearako norabidean zihoan E.B.P 32 urteko Baternaingo emakumeak gidatzen zuen furgonetarekin aurrez aurre jo duenean. Furgoneta aurkako norabidean zihoan.



21 urteko gaztea istripuaren ondorioz hil da eta emakumea Bideko Ama Birjinaren ospitalera eraman dute zauri arinekin. Beraiek biak bakarrik zihoazen ibilgailuetan.

Ezbeharra goizaldeko laurak eta hogei inguruan gertatu da eta bi ordu inguru egon da errepidea itxita; bertara hurbildu diren Foruzainek diligentziak egiten zituzten bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.