ezbeharra

Gazte bat hil da Zarauzko hondartzan

Lehen ikerketen arabera, itota hil da. 20 eta 25 urte artean zituen.

2013ko abuztuaren 1a
17:49
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du ezbeharra. Atzo 20:30 aldera, Zarauzko hondartzan (Gipuzkoa) uretan zen bainulari batek larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien pertsona bat konorterik gabe zegoela itsasoan.

Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak joan ziren gaztea artatzera, baina ezin izan zuten hura onik atera. Autopsia egingo diote, heriotzaren zergatiak argitzeko.

Lehen ikerketen arabera, ito egin da gaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.