Atzo goizaldean gertatu zen erasoa, taberna baten kanpoaldean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 05:45 aldera, SOS Deiei ohartarazi zieten gazte bat zaurituta zegoela, labanaz eginiko eraso baten ondorioz.
Ertzainak eta larrialdi zerbitzuak joan ziren erasoa gertatutako lekura, eta bertan artatu zuten gaztea. Hala ere, ezin izan zuten hura osatu, eta bertan hil zen. Donostiako Medikuntza Auzitegira eraman dute gorpua.
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, hiltzailea identifikatzeko. Poliziak armaren bila aritu ziren atzo inguruko zaborrontzietan.