Ameriketako Estatu Batuetatik etorriko gazte bat larri zaurituta dago, Iruñeko Nabarreria plazako iturritik salto egin ostean. 25 urte ditu, eta erietxean ari dira artatzen. Atzo arrastian gertatu zen ezbeharra, txupinazoaren ondoren. Konortea galdu zuen iturritik salto egin eta berehala. Han zirenek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten laguntza eske.
Kolpearen eraginez, lepo hezurra hautsita dauka, eta ebakuntza egin beharko diote datozen orduetan. "Larri" bada ere "egonkor" dagoela jakinarazi dute Iruñeko erietxeko ordezkariek.