Ertzaintza eta itsas salbamenduko taldeak 16-17 urteko mutil baten bila ari dira Getxoko Azkorri hondartzaren (Bizkaia) inguruan. Getxoko Udaltzaingoak azaldu duenez, mutila bertze bi lagunekin batera sartu da itsasoan baloi bat berreskuratu asmoz, baina ez du lortu uretatik ateratzea. Erreskate taldeen arabera, gazteak txangoa egiten ari ziren Azkorri inguruan, eta monitore baten zaintzapean zeuden.
Gertakaria 13:30 inguruan izan da. Hainbat gazte futbolean ari ziren hondartza inguruan, eta baloia itsasora erori zaie. Haietako hiru berreskuratzen saiatu dira, baina batek ez du lortu ateratzea, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera uraren korronteak eraman duelako. Gazte horiek denak gizarte integraziorako Peñascal Fundazioko kideak ziren.
gizartea
Gazte baten bila ari dira Getxoko itsasbazterrean
Arratsaldean baloiaren bila itsasora sartu eta ez du lortu uretatik ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu