Polizia operazioa

Gazte baten bila dabil Espainiako Polizia Azpeitian; airera tiroak egin dituzte kalean

Azpeitiko (Gipuzkoa) kale eta tabernetan gazte baten bila ibili dira eguerdian Espainiako Poliziako kideak, pistolak eskuan. 'Uztarria.com' webguneak zabaldu duenez, Erdi Kaleko Etxe-Zuri eta Korrale tabernetara sartu dira, kaleko arropekin, eta bigarrenean barruan zegoen jendea identifikatu dute. Halaber, gazte bat kalean harrapatu dute, lasterraldi baten ostean, baina gazteak ihes egitea lortu du. Aipatutako iturriaren arabera, lasterraldi horretan bost tiro airera bota dituzte poliziek. Lauak aldera gazte haren autoa eta etxea miatzen hasi dira poliziak.

2005eko otsailaren 9a
19:17
Entzun
Eguerdiko 14:00tan Espainiako Poliziako kideak Azpeitiko Etxe-Zuri tabernara sartu dira, Erdi kalean. Uztarria.com webguneak jakitera eman duenez, poliziak kaleko arropaz jantzita zeuden ) eta eskuan pistolak zituzten. Hasieran hiru polizia sartu dira tabernara, baina laster polizia gehiagoren laguntza eskatu dute, "aquí hay mucha gente" esanez. Korrale tabernara ere sartu dira poliziak; bertan kafea hartzera joandako jendea paretaren kontra jarri eta identifikatu egin dute.

Orotara hamar bat poliziek hartu dute parte polizia-operazioan. Ondoren, Ertzaintza heldu da eta identifikazioa eskatu diete; poliziek plaka erakutsi eta guztiak joan egin dira.

Une batean, kalean, gazte bat harrapatzen saiatu dira. Hark, ordea, lasterka ekin dio, eta estropozu egin ondoren, harrapatzea lortu badute ere, ondoren, askatzea eta ihes egitea lortu du gazteak. Lasterraldi horretan poliziek bost tiro egin dituzte airera 'Uztarria.com'-en arabera.

Arratsaldeko lauak aldera, berriz, gazte harenautoa eta etxea miatzen hasi dira poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.