Gazte batzuen lokalean sua piztu, eta auzokoak aterarazi dituzte
ZORNOTZA. Gazte batzuen lokal batek su hartu zuen atzo goizaldean, 03:25ean, Zornotzan (Bizkaia), eta auzokoak etxetik aterarazi zituzten, badaezpada. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman du hutsik zegoela gazteen bilgune hori; goiko etxebizitzetatik, ordea, 70 bat lagun atera zituzten. Bi orduren buruan itzuli ahal izan zuten etxera. Gazteek lokalaren barruan zeuzkaten trasteak erre ditu suak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu