Hilaren 8an haurrekin egin zuten bezala, gaur gazteei begirako askotariko ekintzak antolatu dituzte Gora Iruñearen Jai Gunean. Goizean, dantzaldia izango da Oharkabe taldearekin, eta, ondoren, Gazte peñaren hamargarren urteurrena gogoratuko dute, Miren Amuriza, Irati Majuelo eta Ander Perezek lagunduta.
Herri bazkaria ere egingo dute, eta ondorenerako olinpiadak prestatu dituzte. Elektrotxarangaren doinuek girotuko dute Jai Gunea arratsaldean. Gauean, berriz, kontzertuen txanda izango da: Legez Kanpo, Arkada, Xaiko, Skatu eta DJ Kreator ariko dira.
Gazteentzako jarduerak ez ezik, haurrentzako jolasak ere izango dira Txiki Gunean, goiz eta arratsaldez: puzgarriak, rokodromoa, sokatira...