atxiloketak

Gazte independentistak hasi dira epailearen aurretik pasatzen

Ostiralean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Segi berriro osatu nahi zutelakoan. Abokatuek eta senideek ez dute inolako berririk.

2010eko urriaren 25a
16:08
Entzun
Espainiako Poliziak ostiralean atxilotutako hamalau gazte independentistak gaur goizean eraman dituzte Auzitegi Nazionalera, eta haietako batzuk hasi dira Fernando Grande Marlaska epailearen aurretik pasatzen. Inkomunikatuta izan dituzte gaur arte. Segi legez kanpoko gazte erakundea berriro osatu nahi izatea egozten diete.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan du gaur eta bihar artean pasatuko dituztela guztiak. "Ez dakigu bakoitza noiz eramango duten epailearen aurrera, abokatuei eta senideei ez dietelako ezeren inguruko xehetasunik eman".

Atxilotuak

Xabat Moran (Bilbon atzeman zuten).

Ikoitz Arrese (Bilbon).

Imanol Beristain (Barrikan).

Ruben Villa (Sestaon).

Xabi Bidaurre (Galdakaon).

Ibon Esteban (Iruñean).

Imanol Salinas (Burlatan).

Xabier Arina (Burlatan).

Ander Maeztu (Antsoainen).

Egoi Irisarri (Iruñean).

Julen Zuaznabar (Astigarragan).

Ainara Bravo (Elgoibarren).

Igarki de Robles (Gasteizen).

Marina Sagastizabal (arabarra Bartzelonan atxilotu zuten).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.