Gazte motozale bat hil da, auto baten aurka istripua izan ostean. Bizkaiko bigarren mailako errepide batean gertatu da ezbeharra, Maruri parean, 15:40ak aldera.
Ducati motozikleta batean zihoan bizia galdu duen gaztea, eta Volkswagen Sharan monoboolumen baten aurka egin du talka. Bertaratu den mediku bateak adierazi duenez, istripuak eragindako zauriengatik hil da gaztea.
Une honetan, Ertzaintza BI-2120 errepideko trafikoa erregulatzen ari da, eta ikerketa hasi dute, istripua nola gertatu den argitzeko.