EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Gazteek bat egin dute, zapalkuntza saihesteko

Bilgune Feministarekin ari dira hainbat talde, «mutil-neska erretratuen estereotipoak» gainditzeko

arantxa iraola
2005eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Elkarrekin agertu ziren atzo Donostian Bilgune Feministako kideak eta Euskal Herriko hainbat gazte erakundetakoak. Emakumeen kontrako indarkeria gogor gaitzetsi zuten: «Ez dugu hilketa, tratu txar, bortxaketa, eta bestelako erasoak pairatzen jarraitzeko asmorik». Gazte eragileen artean, oro har, gaiaren gaineko gogoeta bultzatzen ari direla esan zuten, eta Nafarroako Gazte Kontseiluak, Euskadiko Gazte Kontseiluak, eta Segi, Duina, Ikasle Abertzaleak eta Gazte Abertzaleak erakundeek bat egin dutela ekimenarekin: «Emakumeon indarkeriaren kontrako gure konpromisoa adierazi nahi dugu».

Gazteen artean, aurrena, gaiaren gaineko gogoeta bultzatu behar dela esan zuten. «Badirudi desberdintasuna beste garai eta une historiko bateko oroigarria dela, gaur egungo belaunaldiak berdintasunean hezi garela, gaur egun barruti baztertu batzuetan soilik aurki dezakegula emakumeon kontrako diskriminazioa», azaldu zuten. Kritiko. Izan ere, gazteen artean emakumeen zapalkuntza «bizirik eta modu bortitzean» agertzen dela adierazi zuten. Adibideak jarri zituzten: «Ezin ahaztu, esaterako, gazteek hain gustuko ditugun jaietan gertatzen diren bortxaketa eta erasoak. Guzti honek eta gazteengan egun ematen diren balio erasokor eta ezkorren gorakadak konponbiderako berehalako neurriak eskatzen ditu, horien artean gazte eragileek arazo honekiko hartu beharreko konpromisoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.