Altsasuko gazteentzat «justizia eskatzeko», elkarretaratzera deitu du Madrilgo Altsasuarekin elkartasuna plataformak datorren ostegunerako, uztailak 20. Elkarretaratzea Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean egingo dute, 20:00etan.
Atzo, zortzi hilabete bete ziren gazteetako hiru espetxeratu zituztela. Horren harira, Altsasuarekin Elkartasuna plataformak prentsaurreko bat egin zuen Madrilen, «zortzi gazteen kasua gaitzetsi eta argitara ateratzeko asmoz».
Plataformak erabat gaitzesten ditu estatuak gizartearen osotasunaren aurka eginak dituen «eskubide zibil eta politikoen urraketak», batez ere «mozal legea indarrean sartu zenetik». Madrilgo plataformakoek bat egiten dute Altsasuko gazteen gurasoen kezkarekin, gertaerak judizialki «terrorismo» delitutzat kalifikatu direla jakinik. Plataformako kideek salatu dute «zigor eskaeraren proportzionaltasun faltak eta legeen interpretazio estentsiboak» urratu egiten dituztela pertsona guztiak babestu behar dituzten «askatasunak, berme prozesalak eta segurtasun juridikoak».
Altsasuko auzia
Gazteen aldeko elkarretaratzera deitu dute Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu