Zukgua prozesu eratzailean parte hartu duten gazteek konponbidearen aldeko apustua egina duten arren eta lan politiko eta publikoa egiten ari diren arren, jazarri egiten dituztela salatu dute gazteek berek.
Jazarpen horiek amaitzeko eta “konponbide prozesuan murgiltzeko” eskatu diote Espainiako Gobernuari, gobernuak EAErako duen ordezkaritzan.
Maite Aristegi Amaiurreko diputatuaren eta Amalur Mendizabal senatariaren laguntzarekin aurkeztu dute salaketa, haien babesa jasota. "Errepresioa amai" dezala, gazteen aurkako jazarpena eten dezala eta “bake bidean urratsak egin ditzala” eskatu dio Aristegik PPren gobernuari, eta aldarri hori Madrilen ere “behin eta berriz” egingo duela iragarri du.