Gizartea

Gazteen lan emigrazioaren "itzalak" jakinarazi ditu EGK-k

Hilabeteetako lanaren buruan, jakinarazi dute askotan prekarietatea lekuz baino ez dela aldatzen, eta emigrazioari buruzko "informazio erreala" eskatu diete erakunde publikoei.

Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 8a
16:54
Entzun

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen emigrazioa defendatu du "erabaki pertsonala" den neurrian, baina zehaztu du gazteak kanpora irtetera "bultzatzen" duten mezuak ez direla onargarriak. "Beste herrialde batera joatea esperientzia positiboa izan daiteke batzuentzat, baina beste kasu askotan gure gizartean ikusezinak diren arazoak eta ondorio negatiboak eragin ditzake", jakinarazi du Itsaso Andueza EGK-ko presidenteak.

Ondorio negatibo horien artean eskubideak galtzeko aukera nabarmendu du. Horien artean diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera, babes ofizialeko etxebizitzetarako sarbidea, edota atzerrian egindako lana etorkizuneko pentsiorako kotizaziotzat ez hartzea jakinarazi ditu Anduezak, baita langabezi saria jasotzen dutenek galdu ere.

"Itzal" horiek azken hilabeteetan egindako lanari esker bildu dituzte. Euskal Herritik emigratutako gazteen esperientziak bildu dituzte blog bidez, eta, estatistikak aztertzeaz gain, elkarrizketa pertsonalak ere egin dituzte informazioa biltzeko. Bertatik lortutako informazioa, eta Bilbon gaiari buruz egindako jardunaldietan ateratako ondorioekin batera, Gazteen lan emigrazioa txostena argitaratu dute.

Egoeraren informazioa emateaz gain, EGK-k "informazio erreala" eskatu die erakunde publikoei, baita datu argiak ere

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.